Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Gaiak
  • ZANPATEKOA HERRI BORONDATEARI ETA EGIA ARGITZEKO ESKUBIDEA

ZANPATEKOA HERRI BORONDATEARI ETA EGIA ARGITZEKO ESKUBIDEA

Salvador Allende Gossens 1908an jaio zen Valparaíson, Txilen. 18 urte zituela Santiagora joan zen medikuntza ikastera eta berehala hasi zen ikasleen mugimendu ezkertiarretan parte hartzen. Bere karrera politikoan etengabe egin zuen gora eta, izan ere, lehendakarigai izatera iritsi zen Txileko Alderdi Sozialista ordeztuz. Hiru aldiz aurkeztu zen arrakastarik gabe, baina, ondoren, 1970eko irailaren 4an, nazioartean bide demokratikoetatik lehendakaritzara iristen zen aurreneko lehendakari marxista bihurtu zen Salvador Allende.

Hiru urte besterik igaro ez zirenean, zehazki 1973ko irailaren 11n, Augusto Pinochet jeneralak kolpe militar bat eman zuen, horren ondorio izanik Allende lehendakaritza postutik kendu izana eta haren heriotza. Historiaren bertsio ofizialak dioenez, Salvador Allende suizidatu egin zen bere AK-47 erriflearekin bere buruari tiro eginez, tropa kolpistek Palacio de la Moneda lehendakaritza jauregia hartu zutenean. Hala eta guztiz ere, hil egin zutela eusten dion tesia defendatzen dute ezkerreko mugimenduek.

Gaur egun, ia 40 urteren ondoren, Allenderen heriotzaren kausaren inguruko eztabaidak hor dirau. Izan ere, Txileko Botere Judizialak berriz ireki du kasua gertatutakoa argitzeko asmoz.