Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Gaiak
  • HAUR ETA GAZTEAK: “BABES GEHIAGO, INDARKERIA GUTXIAGO”

HAUR ETA GAZTEAK: “BABES GEHIAGO, INDARKERIA GUTXIAGO”

Latinoamerikan, munduan desberdintasun sozial nabarmenenak bizi dituzten kontinentean, bertako hirietan, auzo esklusiboenak eta marjinalitate izugarria ikus daitezke aldi berean.

Landa-eremutik hirirako exodo jendetsuak etxebizitza izatera iristen ez diren bizitokien pilaketa eragin du hiriburuetako inguruetan. Hiriaren kanpoaldeko auzoak dira, inolako plangintzarik gabe bat-batean hazitakoak, ez zerbitzurik, ez ikasteko aukerarik, ez espaziorik ezta aisiako jarduerarik ere ez dutenak, eta indarkeria gune arriskutsuak bilakatuak.

Testuinguru horretan, emakumeak (kasu askotan bakardadean), bai maila ekonomikoan bai afektiboan seme-alaben hazkuntzaren ardura handiena beregain duenak, etxetik kanpo lan egitera irten behar izaten du eta, beraz, seme-alabak bakarrik utzi behar izaten ditu askotan. Haiek orientatuko dituen helduren bat ez egoteak, eta horrez gain garapen pertsonala eta heziketari lotutakoa lortzeko batere egokia ez den giroak eta 11 edo 12 urtetik aurrera gertatzen den eskola-uzte nabarmenak, horrek guztiak, alkoholaren eta drogen gehiegizko kontsumoan erortzeko eta bandetan (gazte talde armatuak) sartzeko arrisku handia adierazten du haur eta gazteentzat.