Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Gaiak
  • EMAKUME INDIARREN BORROKA EUREN ESKUBIDEEN ALDE

EMAKUME INDIARREN BORROKA EUREN ESKUBIDEEN ALDE

Indiako Estatuak emandako datuen arabera, herrialdean bizi diren 1.100 milioi inguru pertsonatik, eta gizon/emakumeren ohiko proportzio demografikoak kontuan izanik, 50 milioi emakume “faltako” lirateke. Emakumezkoen “murrizketa” honen arrazoien artean, bizialdi guztietan emakumeek sufritzen duten diskriminazioa dago: abortu selektiboak eta generoaren araberako hilketak, ezkonsariengatiko heriotzak, emakumezko alargunen suizidio behartuak…

Kastek ez ezik sexuak ere hierarkizatutako herrialdea da India eta bertan patriarkatua sustraituta dago gizon eta emakumeen mentalitateetan, kontuan izanik ezer gutxi egin daitekeela horren kontra. Hala ere, badira emakume taldeak baztertuta egoteagatik etsitu ez direnak eta injustizia horri aurre egiten diotenak. Euren eguneroko eskubideak errebindikatzen dituzte familien aurrean (eurenak eta senarrarenak); kalera irteten dira eta manifestazioak egiten dituzte emakumeren bat hil egin dutelako susmoa dagoen bakoitzean; sare nazionaletan eta nazioartekoetan parte hartzen dute; politikan edo komunikabideetan eragina izatea helburutzat dute. Emakume indiarrek boterea eskuratzearen erakusgarrietako bat dugu 2007an Pratibha Devisingh Patil bertako historian emakumezko aurreneko lehendakari hautatu izana.