Balkanetako penintsulak hainbat inbasio sufritu izan ditu bere historian zehar. Inguru horretan elkarren segidan ezarri ziren inperio Otomanoa eta Austriar-Hungariarra eta, geroago, Sobiet Batasunak menderatu zuen lurraldea. Haien eraginaren ondorioz hiru erlijio nagusi sendotzen joan ziren –ortodoxoa, katolikoa eta musulmana– baita zenbait hizkuntza eta dialekto ere, Balkanak etnia eta kultura anitzeko mosaiko antzeko bat bihurtzeraino.
1991n, Sobiet Batasuna desegin izanarekin batera, Jugoslaviar Federazioa banantzen hasi zen. Estatu independente eratu zen aurreneko lurraldea Eslovenia izan zen, eta horren ondorioz piztu zen Balkanetako Gerra, Bigarren Mundu Gerratik Europan sortutako gertaera odoltsuena. 2001ean, 10 urte iraundako gatazken ondoren, hainbat eta hainbat hildako eta lekualdatutako milioika pertsona izan zirela kontuan hartuta, penintsulan pobrezia eta suntsipena besterik ez zuten bizi, eta 6 errepublika independentetan banatuta geratu zen. 2008an, Kosovok bere independentzia aldarrikatu zuen.
Gaur egun, gertaera horien ondoren 20 urte igaro direnean, oraindik ez dago argi zeintzuk izan ziren lehen Jugoslavia izandakoan zegoen bizikidetza eten zuten arrazoiak.