Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Gaiak
  • KOMUNIKABIDEAK ETA INTERES POLITIKOAK

KOMUNIKABIDEAK ETA INTERES POLITIKOAK

Adierazpen askatasuna irmo ezarritako eskubidea da, Europako konstituzio guztietan onetsitakoa. Hala eta guztiz ere, herrialde bakoitzak dituen botere-egiturek behin eta berriro hertsatzen dute eskubide hori gauzatzea.

Ugariak dira, enpresa taldeen zerrenda mugatu batek maneiatuta eta erakarrita, interes politiko jakin batzuen zerbitzura sortu edo haien aurrean makurtzen diren masa-komunikabideak.

Helburu horrekin, hiritarrak manipulatu eta botere politikoa eta ekonomikoa lortu nahi izateaz gainera, telebistako kanal askoren edukiak eta formatuak “publiko” handiaren arreta arazo hutsaletarantz bideratzen saiatzen dira, inolako eduki hezitzaile, informatibo edo kulturalik eskaini gabe. Hala, giza eskubideak erabiltzeko garaian edo guztion ongizatean eragin zuzena duten garrantzizko gaiei eta erabaki politikoei buruzko informazioa ezkutatzen ahalegintzen dira.

Izan ere, albistegiak garrantzirik gabeko berriez, pasadizoez eta futbolaz bete ohi dira, eta gainerako programazioa honako hauez hornitzen da: tele-errealitateak, sentsazionalismoa eta bihotzeko kontuak nagusi diren edukiak, programa alienatzaileak eta hutsaletik hurrengoak, pertsonak ergeldu eta analisia, zentzu kritikoa eta konpromiso soziala bezalako aukeretatik urrunduta mantentzen dituztenak.