Mexikoko Migrazio eta Naturalizazio Institutu Nazionalak emandako datuen arabera, urtero, agiririk ez duten 18 urteko 150.000 adin txikiko saiatzen dira Estatu Batuetarantz muga mexikar-amerikarra zeharkatzen, haietatik heren bat, heldu, familiarteko edo ordezkariren bat ondoan ez duela.
2009an, adin txikiko 4.112 inmigrante, Erdialdeko Amerikako herrialdekoak, gazteen arteko edo famili barruko indarkeriatik ihes egin nahian edo bizi aukera hobeagoen bila irten nahian, Mexikoko migrazio kontrol-zentroetan atxilotu zituzten. Haietako batzuk pertsonen salerosketaren biktima dira eta “koioteei” ordaintzen diete euren helmugara iristen laguntzeko; gainerakoak Estatu Batuetan dituzten senideekin elkartzen saiatzen dira euren kasa.
Nolanahi ere, haur horien osasun mental eta fisikoarentzat arriskuz betetako bidea da hori, euren helburua betetzeko inolako bermerik ez dutela kontuan izanik. Eta, betez gero, euren itxaropenak eta adin txikiko diren aldetik dituzten eskubideak beteko direlako inolako ziurtasunik gabe gainera.