Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Gaiak
  • IJITOEK JASANDAKO ZAPALKUNTZA

IJITOEK JASANDAKO ZAPALKUNTZA

Ijitoak, zingaroak edo erromaniak Europako kontinentean bizi den gutxiengo etniko handiena dira. XV. mendean Europara iritsi zirenetik, gizartearen gehiengoak diskriminatu eta estigmatizatu izan ditu, euren kultura, arraza edo nomadismoagatik.

Kolektibo hau nazismoak eta Bigarren Mundu Gerrak bortizki tratatu izan zuten bereziki. Nekez jakin dezakegu zehazki, baina kalkuluen arabera esan daiteke ijito populazioaren %25-50 inguru hil zituztela 1939 eta 1945 urte bitartean. Europan bizi ziren milioi bat ijitoetatik, 220.000 inguru hil ziren Holokaustoaren eta gerren ondorioz.

Gaur egun, integrazio politikak abian jarri arren, ijitoek diskriminazioa eta zapalkuntza jasaten jarraitzen dute. Horren erakusgarri argia dugu 2010ean Frantziako lurraldetik bota izandako ijito etniako jendetza.