Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Gaiak
  • ARABIAR IRAULTZAK

ARABIAR IRAULTZAK

Tunez, Egipto, Bahrein, Libia eta abarretako hiritarren matxinadak, 2011ren hasieran mundua txundiarazi dutenak, urteak eta urteak tiranokeriaz baliatu izan ziren bi diktadore botaz eta Ipar Afrikako botere egiturak zalantzan jarriz, lehenagotik ari izan dira isilean. Krisialdi ekonomikoak, gizarteko desberdintasun nabarmenek, errepresioak, pobreziak... eraginda, gizartea antolatu egin da askatasun handiagoa, lanpostuak, izatezko demokrazia, ustelkeriaren eta zigorgabetasunaren amaiera eta abar errebindikatzeko.

Egoera honen ondorioz, sare sozialak suspertu izanarekin, Internetera eta teknologia berrietara sarbidea izateko aukera handiagoarekin eta gazteriak erdietsitako botere handiagoarekin batera, “arabiar iraultza demokratikoak” deitutako horiek sortu ziren: herritarren mugimendua, arabiar hiritarren eta mendebaldekoen arteko “zibilizazioen txokea” eragiteaz urrun, euren giza eskubideen defentsaren eta euren duintasunaren alde bai batzuk bai besteak borroka egiteko gai direla erakutsi duena, munduko interes ekonomiko, politiko eta estrategikoak eragiten ari diren opresioaren aurrean.