Giza Eskubideen Zinemaldiko logotipoa
Giza Eskubideen Zinemaldia
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Gaiak
  • TERRORISMOA, SEGURTASUNA ETA ESKUBIDEAK MURRIZTEA

TERRORISMOA, SEGURTASUNA ETA ESKUBIDEAK MURRIZTEA

Gerra Hotza amaitu zenetik eta, bereziki, 2001eko irailaren 11ko atentatuen ondoren, munduko potentzia handiak mehatxu orokor baten pean gaudelako sentsazioa sorrarazten saiatu dira, eta terrorismoaren aurkako borroka lekurik nabarmenetakoan kokatu dute nazioarteko agendaren barruan. Segurtasunaren izenean, errepresiozko politikak gogortu eta eskubide eta askatasun zibilak eta politikoak murriztu dituzte.

Orientabide politiko berri hau kaltegarria izan da erlijio musulmaneko pertsona askorentzat, munduan bakea eta egonkortasuna erdiesteko potentzialki arriskutsutzat hartu izan dituztelarik. Guantanamoko kartzelan eta Estatu Batuek euren lurraldetik kanpo ezkutuan mantentzen dituzten beste atxiloketa zentro batzuetan txoferrak edo mekanikariak aurki daitezke, terrorismo islamikoarekin loturaren bat dutelako susmoagatik besterik gabe atxilotutakoak.

Pertsona horiek “aurkari ilegaltzat” dituzte, eta ez “gerrako presotzat”; beraz, Estatu Batuen iritziz ez zaizkie zertan aplikatu Genevako Hitzarmenak (gerra aldian nazioarteko zuzenbide humanitarioa erregulatzen duen nazioarteko araudia) ezarritako bermeak. Hala, muga gabe eduki ditzakete haiek atxilotuta, ordezkaritza legala edo bidezko epaiketa izateko eskubidea eskaini gabe.