Genero/sexu identitatea pertsona baten autoadierazpena da, maskulinotasun edo femeninotasun kategoria sozialekiko kontzientzia eta jarrerarekin espresatzen den modua. Genero/sexu identitatea pertsonak duen sexu anatomikoarekin bat ez datorrenean, genero disforia edo transexualtasun kasu baten aurrean gaude.
Gizonezko transexuala gizon sentitu, eta hala pentsatu eta jarduten duen pertsona da, emakumezko genitalak eduki arren. Aitzitik, emakumezko transexuala emakume sentitu eta hala pentsatu eta jarduten duen pertsona da, gizonezko genitalak eduki arren. Ez da beharrezkoa pertsonak bere gorputza operatzea edo gorputza aldatzeko hormonazio prozesuei jarraitzea; John Money doktoreak adierazi bezala, sexuaren berresleipena –soziala, hormonala, kirurgikoa eta legala– hobekuntza eta errehabilitazio tratamendu bat besterik ez da pertsona transexualarentzat.