Herrialde batek estatu kolonizatzailearengandik independentzia lortzen duenean, erregimen politiko batetik bestera aldatzen denean, printzipioz demokratikoa den batera, edo gatazka egoerak gainditzen direnean, ez dira beti indarkeria sorrarazten duten arazo estrukturalak edo azpian daudenak gainditzen.
Hortaz, diktadura aldia edo aldi koloniala gaindituta benetako adiskidetze nazionalik lortu ez denean eta gizartean desberdintasun nabarmenek dirautenean, gutxiengo pribilegiatu batek botere politikoa eta ekonomikoa maneiatuz eta gehiengoaren giza garapena eragotziz, indarkeria sor egongo da eta edozein gertaerak balio izango du pizteko.
Bereziki, gizarte maila kaltetuenetan, lehenaldian pasadizo bortitzak bizi eta egin izan zaien mina oraindik ere aitortu ez zaien eta oinazetik suspertu ez diren horietan, mendeku hartzeko nahi bizia piztu daiteke berriro. Zentzu horretan, beharrezkoa da gatazkatik ondo irten ziren pertsonek gaizki irten zirenei enpatia erakustea eta elkarrekin batera bakea eta bizikidetza berreskuratzeko lan egitea.