Ostirala, 2012(e)ko abuztua(r)en 03-(e)an
Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian (2012ko apirilaren 20tik 27ra) Amnesty International erakundeak antolatutako eta Isaki Lacuestak eta Juan Aizpitartek emandako Ikusezin dena filmatzea tailerrean egin ziren 4 bideo-postalak sarean daude ikusgai jada lacriticaespectacular blogean.
Asteazkena, 2012(e)ko ekaina(r)en 13-(e)an
Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak mendeurrena beteko du heldu den uztailaren 20an. Ehun urte ez dira egunero betetzen eta hori ospatu beharra dago. Data esanguratsu hori gerturatzen ari da, eta egun berezi horretarako prestatu dugun egitarauaren berri ematera gatoz. Urte osoan zehar egin dizkiogu keinuak antzokiari, keinu txikiak eta sinbolikoak, baina orain, urtebetzearen egunean, omenaldi berezia egin nahi diogu, eta ekitaldi potoloagoa prestatu dugu. Hiru ekintzetan programatu dugu egitaraua.
Ostirala, 2012(e)ko maiatza(r)en 04-(e)an
Donostiako Bakea eta Giza Eskubideen Etxeak, Udaletxeak eta Donostia Kulturak antolatutako Donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldia ostiralean, apirilak 15, amaitu zen Victoria Eugenia Antzokian. Sariketa apirilaren 20tik 27ra egin da Victoria Eugenia Antzokian (sariketaren egoitza nagusia) eta hiriko askotariko eszenategietan.
Asteartea, 2012(e)ko apirila(r)en 24-(e)an
18 eta 30 urte bitarteko eta hainbat nazionalitateko 122 gaztek osatzen dute Donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldiko Gazte Epaimahaia. Epaimahai honek zinemaldian pantailaratutako Film Laburrik Onena saritzen du. 15 lan laburrek parte hartzen dute atal horretan, eta haietatik 14 aipatu saria eskuratzeko lehiatzen dira.
Ostirala, 2012(e)ko apirila(r)en 20-(e)an
Juan Aizpitarteren The Gray Wall erakusketa, Giza Eskubideen X. Zinemaldiaren ekitaldi paraleloen barruan kokaturik dagoena, apirilaren 20a eta maiatzaren 20aren artean EHAEO – Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako Ordezkaritzan (Frantzia pasealekua, 11) izango da ikusgai.
Osteguna, 2012(e)ko apirila(r)en 19-(e)an
Afrika Zabaldu izeneko batik eta Afrikako maskaren erakusketa honek, asteazken honetatik, apirilak 18, datorren maiatzaren 7ra arte, Afrikar artearen kolore biziak eta aniztasun itzela islatzen duten lanak erakutsiko ditu.
Asteazkena, 2012(e)ko apirila(r)en 18-(e)an
Donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldia dela eta, Donostiako Udalak, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen bitartez, eta Donostia Kulturak film sorta bat antolatu dute, Donostiako ikastetxeetako haur eta gazteentzat goizeko saioetan proiektatuko direnak.
Astelehena, 2012(e)ko apirila(r)en 16-(e)an
Datorren larunbatean, apirilak 21, Gazta zati bat filmaren estreinaldia Giza Eskubideen X. Zinemaldian ikusteko sarrerak azkar agortu direla eta, hurrengo asteazkenean, hilaren 25ean, filmaren bigarren proiekzio bat antolatu da 22:30etan, Victoria Eugenia Antzokian. Sarrerak (4€) dagoeneko salgai dira ohiko salmenta puntuetan.
Osteguna, 2012(e)ko apirila(r)en 12-(e)an