Asteartea, 2012(e)ko apirila(r)en 03-(e)an
Gernikaren bonbardaketaren 75 urteurrena dela eta, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeak Gernikako bonbardaketa. 1937ko apirilaren 26a erakusketa hartuko du, Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak eta Gernikaren bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentruak ekoiztutakoa.
Asteartea, 2012(e)ko martxoa(r)en 27-(e)an
Dagoeneko ikus ditzakezu datorren apirilaren 20tik 27ra izango den Giza Eskubideen X. Zinemaldiko argazki erakusketetatik bi. Hauek dira: Beste mundu batzuetako eskolak, Kim Manresarena, Aiete Kultur Etxean urtarriletik aurrera, eta Desagertuak, Gervasio Sánchezena, Okendo Kultur Etxean, atzotik.
Osteguna, 2012(e)ko martxoa(r)en 22-(e)an
Mathieu Kassovitz antzezle eta zuzendari frantsesaren L'ordre et la morale (2011) filmaren Estatuko estreinaldiarekin emango zaio hasiera Donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldiari, datorren ostiralean, apirilaren 20an, Victoria Eugenia Antzokian. 8 egunez Victoria Eugenia izango da agertoki nagusia Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Sailak (Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen bidez) eta Donostia Kulturak antolatutako Jaialdian.
Asteazkena, 2012(e)ko martxoa(r)en 21-(e)an
Nazioarteko Amnistia, lehentasunezko ekintzatzat duena zinegile irandarrak jasaten ari diren errepresioa eta jazarpena salatzeko mobilizazioa bultzatzea, eta Giza Eskubideen Zinemaldia, San Telmo Museoarekin lankidetzan (bertan emango da tailerra), dira Ikusezin dena filmatzea. Zinea, artea eta adierazpen askatasuna tailerraren antolatzaileak. Tailerrak hiru egun iraungo ditu, apirilaren 24tik 26ra, Zinemaldiaren X. edizioan programatutako jardueren barruan, eta gizakiak artearen bidez adierazteko duen askatasuna izango da bertan helduko zaion gaia.
Asteazkena, 2012(e)ko otsaila(r)en 29-(e)an
Bihar, martxoaren 1, osteguna Alberto Arce eta Ricardo Garcíaren Misrata, vencer o morir dokumentala proiektatuko da Antzoki Zaharrean arratsaldeko 19:00etan. Saio berezi hau Donostiako Udalako Lankidetza Sailak eta Giza Eskubideen Zinemaldiak antolatutakoa da. Ondoren, Alberto Arcerekin solasaldia ospatuko da eta Misrata Calling bere argazki liburua aurkeztuko da. Sarrera doakoa izango da.
Astelehena, 2012(e)ko urtarrila(r)en 30-(e)an
Donostiako Udalak, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen bitartez, eta Donostia Kulturak antolatutako Giza Eskubideen X. Zinemaldiaren (apirilaren 20-27) Gazte Epaimahaian izena emateko epea ireki da. Datorren martxoaren 18ra arte, parte hartzeko interesa duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteek lehiaketaren web-orrian oinarriak aurkitu eta izena emateko aukera izango dute: www.cineyderechoshumanos.com.
Asteartea, 2011(e)ko iraila(r)en 20-(e)an
Liburuak, Javier Bardem, Javier Corcuera, Eduardo Galeano edo Paul Laverty-ren artikuluen bitartez, FiSahararen eta saharar herriaren ibilbidearen eta aldarrikapenen errepasoa egiten du.