Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak apirilaren 20an ekingo dio X. edizioari

Osteguna, 2012(e)ko apirila(r)en 12-(e)an

Mathieu Kassovitz zuzendariaren L'ordre et la morale (2011) Frantziako filma izango da Giza Eskubideen X. Zinemaldiari hasiera emango diona. Apirilaren 20an Victoria Eugenian. Pedro Pérez-Rosado zuzendariaren Wilaya (2011) film espainiarrak itxiko du, bestalde.

20 film luzek, 21 film laburrek, 8 erakusketak eta beste jarduera batzuek osatzen dute apirilaren 20tik 27ra izango den Zinemaldiaren programazioa.

Badago 21 €ko abonua Victoria Eugeniako saio guztiak. Apirilaren 14 asteazkenetik aurrera jarriko dira salgai, Victoria Eugeniako leihatilan bakarrik.

Sarrerak egun berean jarriko dira salgai, 4 €ren truke. Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan edo Telekutxa, Servikutxa eta internet bidez erosi ahal izango dira.

Informazio gehiago: Giza Eskubideen X. Zinemaldia.

2024 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea