Juan Aizpitarteren “The Gray Wall” erakusketa inauguratuta dagoeneko

The Gray Wall

Ostirala, 2012(e)ko apirila(r)en 20-(e)an

Juan Aizpitarteren The Gray Wall erakusketa, Giza Eskubideen X. Zinemaldiaren ekitaldi paraleloen barruan kokaturik dagoena, apirilaren 20a eta maiatzaren 20aren artean EHAEO – Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako Ordezkaritzan (Frantzia pasealekua, 11) izango da ikusgai.

Juan Aizpitarteren 10 argazki hauek aurreneko aldiz atera dira argitara Beijingen egindako ikerlan baten ondoren. Hiri bat bertako hormen bitartez aurkezteko modu bat da The Gray Wall. Mihisean inprimatutako bat-bateko argazki hauek zeharka egiten dute grafitiaren, pinturaren eta artxiboko argazkien arteko bidea. Txinako gizartearen oraingo egoera bertako espazio publikoetako hormetan islatuta. Hala, espazio publiko horietan eraikitzen dute Beijingeko kaleetako itxura gizabanakoek eta zentsurak. Suspertzen ari den herrialde azeleratu horretako adierazpen askatasunaren kalitatearen adierazle. Lan pertsonal honen osagarri Ikusezin dena filmatzea tailerra, Nazioarteko Amnistiak bultzatuta, non Isaki Lacuesta eta Juan Aizpitartek adierazpen askatasunaren inguruko azterketa bat egingo duten diziplina kreatiboaren ikuspegitik.

2022 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea