Afrika Zabaldu: Afrikako "batik" eta maskaren erakusketa

Afrika Zabaldu

Osteguna, 2012(e)ko apirila(r)en 19-(e)an

Afrika Zabaldu izeneko batik eta Afrikako maskaren erakusketa honek, asteazken honetatik, apirilak 18, datorren maiatzaren 7ra arte, Afrikar artearen kolore biziak eta aniztasun itzela islatzen duten lanak erakutsiko ditu.

Haurralde Fundazioak Udal Liburutegiaren laguntzarekin antolatutako erakustaldia Alderdi Ederreko aretoan egongo da ikusgai. Erakusketa Giza Eskubideen X. Zinemaldiaren barnean antolatu da. Zinemaldia apirilaren 20tik 27ra egingo da aurten, Donostiako Udaleko Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeak eta Donostia Kulturak antolatuta.

Erakusketako margolanak batik teknikaren bidez egin dira, antzina-antzinatik datorren ehunak koloreztatzeko teknika tradizionala erabiliz. Eskuz egindako pintura hauen motiboak ohituren eta eguneroko bizitzaren sinboloak dira. Kasu honetan, Kamerun eta Kenyako emakumeek sortuak.

Hautatutako maskarak, berriz, Afrikako zenbait etnietatik datoz eta hainbat zeremoniatan erabiltzen dituzte: hileta errituetan, iniziazio edota ugalkortasunekoetan, esaterako.

Haurralde fundazioak, bere lanarekin, urteak daramatza ekarpen preziatu bat egiten Giza Eskubideen Zinemaldiari. 2008ko VI. edizioan aurkeztu zuen Jon Garañoren FGM laburmetraiak Epaimahai Gaztearen Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren saria jaso zuen.

2024 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea