Ostirala, 2012(e)ko maiatza(r)en 04-(e)an
Donostiako Bakea eta Giza Eskubideen Etxeak, Udaletxeak eta Donostia Kulturak antolatutako Donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldia ostiralean, apirilak 15, amaitu zen Victoria Eugenia Antzokian. Sariketa apirilaren 20tik 27ra egin da Victoria Eugenia Antzokian (sariketaren egoitza nagusia) eta hiriko askotariko eszenategietan.
25.591 ikusle bertaratu dira aurten Zinemaldira (2011ko 23.409 ikusleen aldean).
Horietatik, 10.935 ikusle joan dira zinema-saioetara (iaz, berriz, 8.328): 8.035 Victoria Eugenia Antzokiko 18 saioetara joan dira (iaz, berriz, 21) eta 2.900 eskola-ume Antzoki Zaharreko goizeko emanaldietara (9).
14.656k beste ekintzetan hartu zuten parte: 13.500 8 erakuskeetara joan ziren pasa den igandera arte; 30k Ikusezin dena filmatzea tailerrean hartu zuten parte; 246 Gernika 75. urteurrena dantza ikuskizunera; 180 McEnroe kontzertura; eta 700 Bakearen eta Giza Eskubideen Aldeko Ipuinak eta Margolanak lehiaketaren sari banaketako ekitaldira. Aurten, lehiaketan 3.900 ikasleek hartu zuten parte haien lanekin.