FILM LABURRAK / SCARLET ROAD filmarekin batera
Bosnia-Herzegovina. Zuzendaritza: Danis Tanovic. Ekoizpena: Amra Baksic / Sarajevo Center for Contemporary Art (SCCA) / pro.ba. Gidoia: Danis Tanovic. Argazkia: Erol Zubcevic. Muntaketa: Antonio Ilic. Aktoreak: Boris Ler, Rijad Gvozden, Miralem Zupcevic. Iraupena: 27 min
HIZKUNTZA: ingelesa, suediera, bosniarra / AZPITITULUAK: gaztelania, ingelesa
Urte asko kanpoan eman ondoren Bosnia-Herzegonivara itzuli da Amir, hilda dituen gurasoen nondik norakoen kargu egitera. Gerran hil zituzten eta oraindik ez dira haien gorpuak inon ageri. Han dela, bere herrira joatea erabakiko du. Bertan, haurtzaroko lagun batekin eta auzoko beste batzuekin egingo du topo, haien lehenaldiari buruz berak baino hobe jakingo dutenekin, ziurrenez. Danis Tanovic-en azkeneko lana, film hauen zuzendariarena: No Man’s Land (2001), Triage (2009) eta Cirkus Columbia (2011).