Elkartu gaitezen eta eskubide murrizketari aurre egin
Frantzia. Zuzendaritza: Robert Guédiguian. Ekoizpena: Robert Guédiguian / AGAT Films & Cie. Gidoia: Robert Guédiguian, Jean-Louis Milési. Argazkia: Pierre Milon. Muntaketa: Bernard Sasia. Aktoreak: Jean-Pierre Darroussin, Ariane Ascaride, Gérard Meylan, Grégoire Leprince-Ringuet, Anais Demoustier. Iraupena: 107 min
HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: gaztelania
Lana galdu arren, Michel pozik bizi da Marie-Clairerekin. Hogeita hamar urte elkar maitatzen... Dituzten seme-alabek eta bilobek ere pozez betetzen dituzte. Oso harro daude haien borroka sindikal eta politikoez... Zorioneko giro honek, ordea, puskatan egingo du eztanda txiki-txiki eginda geratu arte: bi gizonek, armak eskuetan eta aurpegia estalita, kolpeka astindu, lotu, ezkontza-eraztunak erauzi eta, azkenean, dituzten kreditu-txartelak lapurtuta emango diote ihesari.
Robert Guédiguian marseillarraren azkeneko filma. Aurretik hauek zuzendu izan ditu: Marius et Jeannette (1997), La ville est tranquille (2000) eta Mon père est ingénieur (2004).