Hezkuntza, hizkuntza gutxituak eta identitatea
Kanada. Zuzendaritza: Philippe Falardeau. Ekoizpena: Luc Déry, Kim McCraw / Micro_Scope. Gidoia: Philippe Falardeau. Argazkia: Ronald Plante. Muntaketa: Stéphane Lafleur. Musika: Martin Léon. Aktoreak: Fellag, Sophie Nélisse, Émilien Néron, Danielle Proulx, Brigitte Poupart. Iraupena: 94 min
HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: gaztelania
Bachir Lazhar, 55 urteko etorkin aljeriarra, lehen hezkuntzako maistra bat ordezkatzeko kontratatu dute Montrealgo eskola batean, oso zirkunstantzia tragikoetan hil baita hura. Dituen ikasle berriei atsekabe handia egin die haren heriotzak. Hortaz, Lazharren karisma eta irakasteko duen modu berezia funtsezkoak izango dira ikastaroa aurrera atera dezaten. Zera da haietako inork ez dakiena, irakasleak bere jaioterrian izandako iragan traumatikoa. Gainera, beldur da ez ote duten deportatuko, oraindik ez baitu Kanadan bizilekua izateko baimenik.