Informazioa: Eskubidea edo merkantzia?
Espainia. Zuzendaritza: Roberto Lozano Bruna. Ekoizpena: Roberto Lozano Bruna / Cesna Producciones. Gidoia: Roberto Lozano Bruna. Argazkia: Roberto Fraile. Musika: Sergio de la Puente. Muntaketa: Antonio Gómez Escalonilla. Iraupena: 97 min
HIZKUNTZA: gaztelania / AZPITITULUAK: ingelesa
Los ojos de la guerra giza eskubideen aldeko alegatu nabaria da eta, izan ere, salatu egiten du giza eskubideen urraketa, gerrako erreportarien bizitzen, ikuspegien eta testigantzen bitartez. Gizakiaren gatazkan eta horrek dakartzan ondorioetan sakonduz, giza egoera bera aztertu eta zalantzan jartzen dute haiek.
Abiapuntu bat: Gerraren hondamendia, Espainian gerrako aurreneko erreportaritzat hartutako Francisco de Goya y Lucientes-en grabatuak. Bost erreportari lekuan bertan: David Beriain, Sergio Caro, Hernán Zin, Mikel Ayestaran eta Gervasio Sánchez. Lau herrialde gatazkan: Afganistan, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Irak eta Bosnia. Lau helburu: Gerra zuzen-zuzenetik erakustea. Gerraren biktimak eta ondorioak. Nazioarteko prentsak nola lan egiten duen gertutik ezagutzea. Giza eskubideak urratzearen aurkako salaketa.
Solasaldia: Roberto Lozano Bruna (zuzendaria) / Mikel Ayestaran (kazetaria) / Roberto Fraile (kamera)