Zinea eta adierazpen askatasuna
Iran. Zuzendaritza: Jafar Panahi, Mojtaba Mirtahmasb. Ekoizpena: Jafar Panahi, Mojtaba Mirtahmasb. Gidoia: Jafar Panahi, Mojtaba Mirtahmasb. Argazkia: Jafar Panahi, Mojtaba Mirtahmasb. Muntaketa: Jafar Panahi, Mojtaba Mirtahmasb. Aktoreak: Jafar Panahi, Mojtaba Mirtahmasb. Iraupena: 75 min
HIZKUNTZA: persa / AZPITITULUAK: gaztelania
Jafar Panahi zinegile irandarrak –The White Balloon (1995), The Circle (2000)– dokumental egile eta haren kolaboratzaile izandako Mojtaba Mirtahmasbi deitu eta elkarrekin batera ez-pelikula bat egiteko proposatzen dio, Panahiri debekatu egin baitiote filmatzea “Errepublika Islamikoaren kontrako propaganda egiteagatik”. Etxean atxilotua dago sententzia baten zain, eta azkenean horrek kondenatuko du datozen 20 urteetan filmatu ezin izatera. Egun batzuk pasatuko dituzte zineaz, gerorako proiektuez hizketan, gauzatu ahal izango ote dituzten jakin gabe, eta helmenean dituzten baliabide urriekin euren solasaldiak filmatzen. Hala, Teheranen izan duten ezkutuko elkarraldi horren emaitza dugu ez-pelikula hau, herrialdetik pen drive batean Canneserako bidea hartu omen zuena, pastel baten barruan ezkutatuta.