ZIZTADAK (2012)

Ziztadak

Victoria Eugenia Antzokia

Ikusi Google Maps-en

Asteartea, 2012(e)ko apirilak 24 / 16:30

4 €

Indarkeria-ezazko aktibismoa Euskal Herrian

Euskal Herria. Zuzendaritza: Oriol Andrés, Carlos Castro, Gemma García. Ekoizpena: Gemma García / Gipuzkoako Eragozpen Taldea – Bidea Helburu, Fora de Cuadre. Gidoia: Oriol Andrés, Gemma García, Sabino Ormazabal. Argazkia: Carlos Castro, Gemma García. Muntaketa: María Romero. Iraupena: 52 min

HIZKUNTZA: euskara, gaztelania, frantsesa / AZPITITULUAK: euskara

“Bortitzak izango ez diren ziztadak beharrezko ditugula ulertu beharrean gaude, gizartean tentsioa piztuko dutenak, eztenak alegia, gizakiek aurreiritziaren iluntasun sakonak gainditu ditzaten…” (Martin Luther King 1963).

Indarkeriaren zaratak eta politikaren aldarriak askotan baztertu izan dute indarkeria baliatzen ez duen borroka aktibistaren historia Euskal Herrian. Ziztadak filmak ezezagun ditugun, saihestu edo ahaztu ditugun gertakarien kate bat aurkezten digu. Nazioarteko erreferentziekin eta kontzientziak eta jarrerak piztea berekin ekarriko duten hausnarketak eta sentimenduak eragitea xede hartuta. Egin izan zituzten aldarrikapenen leku adierazgarrietara itzuli dira mugimendu haien protagonista izandakoak, in situ, aldarrikapen haien berri emateko, eta indarkeria ezaren baliozkotasunari eta indarraldiari buruzko hausnarketak luzatzeko.

LEHIAKETATIK KANPO

2019 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea