Haurren aurkako sexu abusuak eta indarkeria
Austria. Zuzendaritza: Markus Schleinzer. Ekoizpena: Nikolaus Geyrhalter, Markus Glaser, Michael Kitzberger, Wolfgang Widerhofer / NGF – Geyrhalter Glaser Kitzberger Widerhofer. Gidoia: Markus Schleinzer. Argazkia: Gerald Kerkletz. Muntaketa: Wolfang Widerhofer. Aktoreak: Michael Fuith, David Rauchenberger, Christine Kain, Ursula Strauss, Viktor Tremmel. Iraupena: 96 min
HIZKUNTZA: alemana / AZPITITULUAK: euskara, ingelesa
Michael aseguru agentea da eta bizitegi gune lasai batean bizi da. Lotsatia, metodikoa eta grina galdutakoa, pertsona normala eta arrunta itxuraz, lan bat, familia bat eta lagun konbentzional batzuk dituen gizona. Bere etxeko sotoan, ordea, berealdiko sekretu bat du gordeta: 10 urteko mutiko bat du bertan bahituta.
Markus Schleinzer vienarraren estreinako lan honek –hamabost bat urtez casting zuzendari, Ulrich Seidl eta Michael Haneke zinegileen ohiko kolaboratzaile– hamabost hilabetez jarraitzen dio gizon honen bizitzaren (bikoitzaren) arrastoari: bere egunerokoa lanean eta gizartean, erabat ilundu duenean eta etxeratzean.