Zinea eta Gerra Zibila Euskal Herrian (Gernikako bonbardaketaren 75. Urteurrenean)
SAIOA BEREZIA
Guernika (1937)
Espainia. Zuzendaritza: Nemesio M. Sobrevila. Argazkia: José María Beltrán eta beste batzuk. Musika: Conrado Bernat. Narrazioa: Antonio Perucho. Iraupena: 22 min
HIZKUNTZA: gaztelania
Euskal Herriaren eta Euskadiko umeekiko solidaritatearen omenez egindako dokumentala, Nemesio Sobrevila bilbotar aurrendariak zuzendua. Euskal Herriko bistekin eta bertako geografia eta biztanleen izaera baketsua eta harroa azaltzen dizkigun komentario batekin hasten da. Gerrako agertokiak, euskal soldaduak, bonbardaketen imajinak, Frantziara eta Ingalaterrara eramandako umeak ikusiko ditugu metrajean zehar.
Entierro del benemérito sacerdote vasco Jose María de Korta y Uribarren, muerto en el frente de Asturias (1937)
Espainia. Ekoizpena: Gabinete Cinematográfico de la Sección de Propaganda del Gobierno Vasco. Iraupena: 4 min
HIZKUNTZA: gaztelania
Euzko Gudarostea armadako kapilauen buruzagiaren ehorzketari buruzko erreportajea. Asturiasko frontean hil ostean, ekitaldi erlijioso zirraragarria egin zitzaion, Eusko Langileen Alkartasunaren (ELA/STV sindikatua) Konfederazio Nazionalaren egoitzatik abiatu, Bilboko Kale Nagusitik eta Isabel II.a zubitik igaro eta Areatzan amaitu zena. 1937ko martxoan izan zen ekitaldi hura.
Semana Santa en Bilbao (1937)
Espainia. Ekoizpena: Gabinete Cinematográfico de la Sección de Propaganda del Gobierno Vasco. Iraupena: 2 min
HIZKUNTZA: gaztelania
1937ko apirilean, Bilbon izandako Aste Nagusiko ekitaldiei buruzko erreportajea. Banderak haga erdian hainbat eraikin ofizialetan, haien artean Lehendakaritzan (Carlton hotelean kokatua); jarraian, bilbotarrak ofizio erlijiosoetara joateko eta monumentuetara bisitak egiteko ateak zabalik dituzten elizen irudiak, egun horietako praktika katoliko tradizionala, alegia.
Elai-Alai (1938)
Espainia. Zuzendaritza: Nemesio M. Sobrevila. Ekoizpena: Nemesio M. Sobrevila. Gidoia: Nemesio M. Sobrevila. Musika eta antzezleak: Eresoinka abesbatza eta Elai-Alai haur taldea, Segundo Olaeta maisuak zuzenduta. Agur jaunaken harmonizazioak ematen dio hasiera Joseba Olaizolaren filmari. Iraupena: 22 min
HIZKUNTZA: gaztelania
Nemesio Sobrevilak zuzendutako dokumental honek Gernikako Elai-Alai haurren dantza taldearen pausoei jarraitzen die: bonbardaketaren ondoren bira bat egitera abiatuko dira Europako hainbat herrialdetara.