FILM LABURRAK / GIVE UP TOMORROW filmarekin batera
Euskal Herria. Zuzendaritza: Ángel Mª Sandimas, José Luis Zumetaren kolaborazioarekin. Ekoizpena: Syntorama, Ángel Sandimas, José Luis Zumeta. Gidoia: Ángel Mª Sandimas, José Luis Zumetaren kolaborazioarekin. Animazioa: Ángel Mª Sandimas, Aitor Gastón. Iraupena: 10 min
HIZKUNTZA: euskara / AZPITITULUAK: gaztelania
Animaziozko dokumental honetan Gernikako bonbardaketa eta José Luis Zumetak eta Mikel Laboak sortutako lanak elkartzen dira zoritxarreko gertaera hori gogoratzeko. Gernika,1937ko apirilak 26, astelehena, azoka eguna. Inork ezin du imajinatu laster eguneroko bizitza bortizki moztuko dela. Baina eraso ikaragarri bat martxan dago.
LEHIAKETATIK KANPO