TAMBIÉN LA LLUVIA (2010)

También la lluvia

Victoria Eugenia Antzokia

Ikusi Google Maps-en

Ostirala, 2012(e)ko apirilak 27 / 16:30

4 € (Sarreren salmenta)

Ura izateko giza eskubidearen pribatizazioa

SAIO BEREZIA: EUROPAKO ZINEMA BIDEAN

Espainia-Frantzia-Mexiko. Zuzendaritza: Iciar Bollain. Ekoizpena: Juan Gordon / Morena Films, Mandarin Cinema, Vaca Films, Alebrije Producciones. Gidoia: Paul Laverty. Argazkia: Álex Catalán. Musika: Alberto Iglesias. Muntaketa: Ángel Hernández Zoido. Aktoreak: Luis Tosar, Gael García Bernal, Juan Carlos Aduviri, Karra Elejalde, Raúl Arévalo. Iraupena: 90 min

HIZKUNTZA: gaztelania

Costa, zine produktore sinesgabea, eta Sebastián, zuzendari gazte eta idealista, elkarrekin batera ari dira lanean Bolivian filmatuko duten proiektu handi batean. Filmatuko duten zinta espainiarrek Amerikara egin zuten iritsierari buruzkoa da eta azpimarratu egiten du haien xedeak berekin ekarri zuen bortizkeria eta baita Elizako hainbat kideren adorea ere, ezpatei eta kateei hitzekin aurre eginez. Costak eta Sebastiánek, ordea, ezin dute imajinatu ere egin Bolivian, euren Santo Domingo zinematografikoa ezarri nahi izan duten lekuan, dar-dar batean utziko dituen desafio bati aurre egin behar izango dietela. "Uraren gerra" hasi bezain laster (2000ko apirila), bataren uste sendoak eta bestearen jarrera aldendua aldatzen hasiko dira, eta horrek eramango ditu kontrako norabideetan bidaia emozional bat egitera.

3 Goya sari irabazitakoa. Iciar Bollainen azkenaurreko filma. Aurretik film hauek zuzendu izan ditu: Hola, ¿estás sola? (1995), Flores de otro mundo (1999), Te doy mis ojos (2003), Mataharis (2007) eta Katmandú, un espejo en el cielo (2011).

LEHIAKETATIK KANPO

2022 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea