Haurren aurkako sexu abusuak eta indarkeria

Oraindik ere, adin txikikoek pairatzen dituzten sexu abusuak gizartean dagoen arazo larrienetako bat dela onartzeak erronka bat izaten jarraitzen du. Gainera, gertaera bakanetatik harago doan arazoa dela aitortu beharra dago eta, ondorioz, hartu beharreko konpromisoak hartu behar direla jabetu.

Espainiako estatuan eta Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan, AEBn eta Kanadan egindako hainbat azterlanek agerian utzi dutenez, neskatilen %23-25ek eta mutikoen %10-15ek bizi izaten dituzte sexu abusuak 17 urte bete aurretik. Halaxe salatu dute hainbat erakundek, integritate, askatasun eta duintasun urratze honen inguruko sentsibilizazioaren eta prebentzioaren alde lan egiten dutenek, bizitzaren aldirik hauskor eta urrakorrenean direnean erasotzen dituen arazoa dela kontuan izanik.

Erakunde horiek ohartarazi dutenez larria da egoera, oraindik ere ukatu egiten baita halakorik urratzen denik, eta konpromisorik eza salatzen dute gizartearen eta instituzioen aldetik, arazoari aurrea hartzeko familiaren, hezkuntzaren eta osasungintzaren eremuetan berariazko politikak, adin txikikoei laguntzeko eta haiek babesteko zerbitzuak, eta erreforma juridikoak bermatzeko. Sexuaren inguruko gaiek gizartean ondorioz ekarritako tabuak gainditzea dela dirudi zailena arazo hau denon artean aitortzerakoan, irtenbidea emateko ezinbesteko pausoa, ordea.

Film: Michael

2022 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea