Elkartu gaitezen eta eskubide murrizketari aurre egin

Gaur egun, gizarteak eta sindikatuek urteak eta urteak borrokan jardunez lortutakoa ezinean atzera egiteko arriskuan da. Krisia aitzakiatzat hartzen ari dira Europako gobernuak, eskubide ekonomikoak, sozialak, kulturalak baita politikoak eta zibilak ere murrizteko, ustez Europak oinarri dituen ongizatezko estatuaren eta demokraziaren berme direla kontuan izanik.

Horrela, ezartzen ari diren neurri antisozialek eta ustezko austeritatea eskatzen dutenek egoera ekonomikoa eta soziala larriagotu besterik ez dute egiten eta eragin zuzena dute lan merkatuan eta langileengan. Eta bereziki gazteengan: gazteen langabezia maila, Eurostat-en datuen arabera, %46ra iritsi zen Espainiako estatuan 2011n, Europar Batasuneko mailarik altuena izanik. Egoera honek traba egiten dio gazteen autonomiari, haien emantzipazioa atzeratu eta haien bizi proiektua garatzea eragotzi.

Zenbatekoen atzean ezkutuan dauden errealitate sozialak anitzak dira eta ez dute, ez, islatzen estaldura sozialen gero eta urritze nabarmenagoa. Krisiak kolektibo kalteberenak jotzen ditu batik bat. Horrexegatik, orain, inoiz baino gehiago, beharrezkoa da Europa sozial eta solidario baterako alternatibak proposatzea.

Film: Las nieves del Kilimanjaro

2022 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea