Zinea eta adierazpen askatasuna

Azken urteotan, Iranen gero eta zinegile eta antzezle gehiago jazartzen ari dira, bertsio ofizialei lotzen ez zaien euren herrialdeko errealitateak erakusteagatik. Kontua da oraindik askok jarraitzen dutela kartzelatuta eta beste batzuek debekatuta dutela euren lanbidean jardutea. Hala, horrek erakusten digu edozein disidentzia modu zapuzteko Irango agintariek etsi-etsian egiten duten ahalegina. Bertako zuzendari batzuek atzerriratzeko erabakia hartu izan dute, askatasunez lan egin ahal izateko; beste batzuek, berriz, haien artean Jafar Panahik eta Mohammad Rasoulofek, bertan geratzea erabaki dute, eta presioa egiteko nazioarteko hedabideetan duten oihartzunaz baliatu.

2010eko urtarrilaz geroztik, aldez aurretik baimenik jaso gabe lanak atzerriko telebista kateetan hedatzera ematea honakotzat hartzen da “aurkakoak diren segurtasun zerbitzuekin lankidetzan aritzeagatiko delitua” eta zeharo debekatuta dago, baita giza eskubideak defendatzen dituzten nazioarteko erakundeekin elkarrizketak izatea ere. Kartzela zigorrak, gainera, eredugarri izateko asmo jakin batzuk burutik kentzeko neurri gisa balio du, sortzen hasiak diren zinegileen belaunaldi berrientzat.

Nazioarteko Amnistia ari da, bai, Iranen zinearen sektorea jasaten ari den errepresioaz jabetzen, 2011ko irailetik sei zinegile irandar atxilotu zituztenetik. Gainera, susmoa dago haietatik hiruk kartzelan jarraitzen dutela oraindik, inork ez baitaki haien berri. Nazioarteko Amnistiak kontzientzia presotzat ditu, espetxealdi zigorra ezarri baitzaie euren lanean adierazpen askatasuna era baketsu batean erabiltzeagatik bakarrik.

Film: Esto no es una película

2022 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea