Bizitza sexual asea izateko eskubidea eta ezintasuna

Osasun Sexuala zaintzeko Munduko Elkarteak (WAS), 1978an Erroman sortutako erakundeak, sexologiaren arloan diharduten munduko hainbat erakunde biltzen ditu eta nazioarteko kongresuak antolatzen ditu bi urtean behin. Azkenak, 2011ko ekainean Glasgown izandakoak, 20. edizioa izan zuen “Osasun sexuala milurtekorako – Etorkizuna lantzen” lemapean.

Kongresu hauetan biltzen direnek hainbat arlotan dihardute: medikuntza, ikerketa, hezkuntza, politika, baita sexuaren aktibistak eta langileak ere. Haien zereginak, elkarren osagarri, sexu osasunarekin lotutakoak dira. Parte-hartzaileek esperientziak eta ezagutzak partekatzen dituzte, sexualitatearen alderdi desberdinen ingurukoak: klinikoak, psikologikoak, jokabidezkoak, sozialak eta kulturalak. Horren haritik, elkarrekin lantzen dituzte ekintzarako estrategiak, pertsona ororentzat, inor baztertu gabe, osasun eta eskubide sexuala bermatzeko premia biziaren aurrean. Baita zailtasun fisiko edo psikikoren bat dutenentzat ere.

Izan ere, ohikoa da dibertsitate funtzionala (ezintasuna) duten pertsonak bizitza sexual asea izateko duten eskubidea errazteko haiek zaintzen dituzten familien eta langileen zailtasunekin topo egitea. Askok sexuaren profesionalengan aurkitzen dute euren ongizatea, hezitzaile, terapeuta eta noizbehinkako maitale funtzio anitza betetzen duten haiengan.

Film: Scarlet Road

(ezintasuna)

2021 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea