Itsuak diren pertsonen eskubideak

Nerabezaroak berebiziko garrantzia du nortasuna eraikitzeko garaian. Itsuek, nerabezaroak dakartzan aldaketa eta erronkeei ez ezik, euren disfuntzio fisikoak dakartzan zailtasunei ere aurre egin behar izaten diete, bere garapen pertsonala osoa eta autonomoa bizitzeko eskubidea bermatzen dituzten aukera urriagoen aurrean.

Horren haritik, Ezintasunak dituzten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Hitzarmenean (2006an ONUk onetsitakoa) jasotakoaren arabera, estatu kideek kolektibo horren eskubideak bultzatu, babestu eta ziurtatzeko betebeharra dute. Gaur egun, ordea, agindu hori ez da osorik betetzen.

Eskubideen urraketa hauei gehituta, pertsona horiek neurriz gain babestuta bizi badira, bai familia edota eskolan, mendekotasuna eta, bestalde, askatasunez mugitzeko gaitsunaren urritzea sorrarazteko arriskua dago. Hala, bere adinekoekin harremanetarako mugatuta ikus ditzakete euren buruak, eta, ondorioz, jendea ezagutzeko aukerak gutxituta. Halako egoerek bakartuta, gai ez direla edo gutxiago direla sentitzera eraman ditzakete. Eta ondorio horiek, on egin baino, kaltegarriak dira euren bizi-proiektua aukeratzeko garaian.

Film: Camera obscura

2024 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea