Gatazkak kudeatzeko elkarrizketaren ahalmena

Kaledonia Berriko indigena kanakarren kulturan oso nabaria den ezaugarrietako bat Coutume izeneko errituala da. Egunak luza daitezkeen elkarrizketak dira, eta isileko hitzarmen batek ematen die azkena, errespetatu beharrekoa, elkarri begira hartzen den hitzarmena baita. Izan ere, kanakarren arteko harremanak elkarrizketan oinarritutakoak dira. Horrexegatik, balio handiko erritua da, parte hartzen dutenentzat konpromiso handia berekin dakarrena, sakratu izateraino. Hizketa egiteko, aditzeko, adostasunerako eta erabakiak hartzeko abagunea izaten da.

Gatazkak kudeatzeko prozesuetan sortzen diren tentsioetako asko, eta bereziki indigenen artean, estatu kolonoaren organismoekiko eta erabakiak hartzerakoan hark inposatu nahi izaten dituen metodoekiko gaitzustearen ondorio dira. Hala, gatazkei aurre egiteko mekanismo horretan ezinbestekoa da metodoak guztien artean partekatzea, elkar aditzea, aldeen arteko konfiantzazko harreman orekatua sortzea, eta itundutako akordioak betetzeko konpromisoa hartzea.

Film: L’ordre et la morale

2022 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea