Lesbianismoa eta errepresio sexuala Iranen

Estatu Batuen eta Iranen arteko igarotzea beste mundu baterako film honen zuzendariarentzat, Maryam Keshavarz, bere arauak, kodeak eta mintzaira dituen batera. Emakume irandarrak atxilotu egin ditzakete beloaren atzetik adatsa erakusteagatik, susmopekoak izan daitezke gizonezko lehengusuren bat alboan dutela jendartean ibiltzeagatik, baita geldiarazi ere poltsan liburuak edo CDak eramaten ote dituzten miatzeko. Gainera, jendaurrean egindako edozein maitasun keinu, heterosexual nahiz homosexual, inmoraltzat jotzen da. Iranen, tabu handi bat da sexu bereko pertsonen arteko sexualtasuna. Zapaldu eta zigortu egiten da gogor.

Batik bat emakumeek jasan ohi dituzten askatasun pertsonalen urratze horren aurrean, murrizketak saihestera ausartzen dira batzuk. Iranen bada ezagutzen ez den unibertso underground bat, emakume gazteek, harreman desberdinen bitartez, maitasuna arakatzeko aukerako zirrikitu bat. Harreman hauek estuak eta intimoak izatera iritsi daitezke, betiere zapuztuak izateko arriskuan.

Torontotik, Iranian Railroad for Queer Refugees erakundeak, Iranen eskubide homosexualak errespetatzearen alde borrokan diharduenak, salatu egiten ditu ezarritako zigorrak orientazio sexualagatik izan daitezkeela frogatzeko izaten diren trabak, halako kasuetan ezkutatu egin ohi baitira benetako kausak.

Film: Circumstance

2022 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea