Ura izateko giza eskubidearen pribatizazioa

90eko urteetan “Washingtongo kontsentsuaren” balizko helburua zen garapena bultzatzeko politika ekonomikoak finkatzea, eta horren ondorioz Latinoamerikako herrialde asko ordaindu ezineko kredituetan ikusi dira harrapatuta eta, beraz, dituzten baliabide naturalak pribatizatzera behartuta Ipar Amerikako eta Europako multinazionalen eskuetan uzteko. Hala, logika horren pean sortu zen Bolivian, 2000an, “Uraren gerra” izeneko gatazka.

Urari buruzko ikuspegia aldatu egin da historian zehar. Erromatar zuzenbideak guztien ondasuntzat hartu zuen, ez publikoa ez pribatua, baizik eta gizarte osoaren ondare eta jabetzakoa eta, azkenean, giza eskubidetzat hartu zen uraren erabilgarritasuna, berebiziko garrantzia baitu biziraupenerako.

Nazio Batuen 2000ko Milurteko Gailurrean historian izan den estatuburuen elkarraldi handienean adostutako Milurtekoaren Garapen Helburuetatik zazpigarrenak konpromiso hau biltzen du: edateko urik eta oinarrizko saneamendurik ez dutenen proportzioa 2015erako erdira murriztea. “Ura, bizi-iturri” Ekintzarako Nazioarteko Hamarkada 2005-15 betetzen ari denean, errealitatea hauxe da: OMEren datuen arabera, pobretutako herrialdeetako gaixotasun guztien %80 ur garbirik eta tratamendu egokirik ez izateagatik da. 1,6 milioi pertsona, batik bat haurrak, hiltzen dira urtero gabezia horren ondorioz.

Film: También la lluvia

2022 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea