Nazioarteko ardura-gabekeria saharar herriaren aurrean

Mendebaldeko Sahara, Espainiak Afrikan izandako kolonia, 1975etik aurrera utzi zuen baztertzen. Egoera horren aurrean, Nazioarteko Justizia Gorteak saharar herriaren autodeterminazio eskubidea aldarrikatu zuen. Urte hartako azaroaren 6an, ordea, Hassan II.a erregeak, Espainiako estatuan erregimen frankista bizitzen ari zen krisialdi politikoa aprobetxatuz, Martxa Berdea agindu zuen: 350.000 kolono zibil hil ziren eta 25.000 militarrek, jatorriz marokoarrek, Mendebaldeko Sahara okupatu zuten. Hala lortu nahi izan zen babesa eta legitimizazioa lurraldea Marokoko erreinuarekin anexionatzeko. Gainera, erreferendum bat eragotzi zuten, saharar herriaren independentzia legitimotzat jo ahal izango zuena, aurreikusita zegoen emaitza kontuan hartuta.

Operazio hura Europako iritzi publikoari “saldu” zitzaion honela: “populazio autoktonoaren inbasio baketsua”. Okupazio zibilarekin batera lurraldearen inbasio militarra gertatu zen. Bestalde, biztanle marokoar xumeak, lurraldea okupatzen zutenak, ez zetozen bat sahararren usadio, erritu eta ohiturekin, bizimodu hobeago baten esperoan muga zeharkatuz. Setio militarraren ondorioz liskar bortitzak gertatu ziren, saharar gehienak exodora behartu zituztenak, babesleku probisional bat izan behar zuenera. Hala, 600 kilometro zeharkatu zituzten basamortutik, orain dauden kanpamenduetaraino: eremu elkorra eta jenderik gabea, Aljerian, Tindufeko hegoaldean.

Martxa egin ondorengo aste batzuk geroago, Franco jenerala hilzorian zela, Hiru Alderdiko Akordioak egin zituzten Madrilen. Hala, Espainiako gobernuak Mauritaniari uzten zion saharar lurraldearen hegoaldeko herenaren administrazioa eta Marokori iparraldeko beste bi herenak. Horren ordez, arrantzarako eskubide garrantzitsuak eta fosfato depositu jorien ustiaketa erreserbatu zituen beretzat Espainiak. Dena den, lortutako akordioek erabateko gaitzespena adierazten zuten saharar herriarentzat eta ezikusia egiten zioten Nazioarteko Justizia Gorteari, argi eta garbi utzi zuena estatu bakar batek ere ez zuela subiranotasunik lurraldearen gainean.

Eraso eta giza eskubideen urraketa horien aurrean, 1976an, Fronte Polisarioak, ONUk saharar herriaren ordezkari bakar eta legitimotzat aintzatetsitako talde independentistak, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (RASD) deklaratu zuen eta liberazio nazionala lortzeko gerrari ekin zion Marokoren eta Mauritaniaren kontra munduan zuten lekua berreskuratzearren. RASDk laurogei herrialde baino gehiagoren aintzatespen diplomatikoa lortu du, nahiz eta kopurua iturriaren araberakoa izan. Gehienbat, Latinoamerikako eta Afrikako herrialdeak dira. Hala eta guztiz ere, Europako herrialde bakar batek ere ez du aintzatetsi Saharako Errepublika. Ezta Espainiako estatuak ere, lehen bertako kolonia izanda, saharar herriaren independentzia babesteko erantzukizun legala eta morala izan arren.

1979an, Mauritania gatazkatik irten eta RASD aintzatetsi zuen. Marokorekin hamarkada bat gehiago luzatu zen borrokaldia, negoziatzera behartuta ikusi zen arte, bere ekonomiarentzat gatazka belikoa mantentzeak berekin zekarren triskantza kontuan hartuta. 1991ko irailaren 6an, azkenean, indarrean sartu zen su etena, 1988an Marokoren eta Fronte Polisarioaren arteko Adostasun Planaren aplikazioaren abiapuntua alegia, sei hilabeteko epean autodeterminaziorako erreferendum bat egiteko zena. Itundutakoaren arabera, bi besterik ez ziren izango kontsultarako aukerak: lurraldearen independentzia edo Marokon integratzea. Erreferendumean parte hartu ahal izango zutenen hautesle-errolda ere itundu eta mugatu zuten.

Aljerian Gerra Zibila hasitakoan, Marokok berriro behartu zuen erreferenduma luzatzera, Aljeriak saharar herria babesteari uzteko esperantzarekin. Hala eta guztiz ere, inoiz ez zen halakorik gertatu. Harrezkero, Marokoko gobernuak behin eta berriz jardun zuen erreferenduma atzeratzen, bake planean itundutako azken helburua zela kontuan hartuta. Hainbat eta hainbat oztopo erabili zituzten boto-emaileen identifikazio prozesua hondatzeko. 2000n, ordea, hautesle-errolda bat taxutu zuten Nazio Batuak bitarteko zirela. Une hartan, Marokok baztertu egin zuen Bake Plana, ONU partziala zela salatuz eta euren benetako asmoak agerian utziz.

Geroratze taktika horiek Mendebaldeko Sahararen okupazioa iraunarazi nahi zutelako zen eta, bitartean, ekonomiaren garapen proiektuak aurrera eramateko, bai euren bai Europako eta mendebaldeko potentzien onurarako, injustiziaren konplize.

Bake Plana atzean utzita, Kofi Annanek, garai hartan ONUren idazkari nagusiak, James Bakerri –Sahararako nazioarteko erakundearen mandatari berezi– ardura eman zion bi aldeentzat onargarria izango zen irtenbide bat planteatzeko, Nazioarteko Zuzenbidea alde batera utzita. “Baker Planak”, 2003an azaldutakoak, saharar herriarentzako bost urteko autonomia prozesu mugatua aurreikusi zuen, lurraldearen etorkizuna erabakitzeko kontsulta batean amaituko zena. ONUren hautesle-erroldako sahararrez gain, populazio kolono marokoarra ere parte hartzekoa zen, sahararrak baino hiru aldiz baino gehiago baitziren. Fronte Polisarioak onetsi egin zuen proposamen hura; Marokok ez, ordea. Proposamena onetsi ez izanaren arrazoia hauxe zen, Marokoko gobernuak ez zuela konfiantzarik populazio kolonoan ere.

ONUren Segurtasun Kontseiluak irtenbide zehatz bat ezartzeko ahalmena du, Adostasun Plan hura esaterako, alderdiek askatasunez negoziatu izateaz gain oniritzia jaso zuela kontuan hartuta. Baina Frantziak, Marokoren baldintzarik gabeko aliatuak, betoa jartzeak eragotzi zuen irtenbide hori eta, halaxe dago bake prozesua inolako irtenbiderik ikusi ezinean. Nazio Batuek argi eta garbi adierazi dute gatazkari irtenbidea emateko beharrezkoa dela sahararrek askatasunez erabakitzeko duten eskubidea erabiltzea. Baina, hala eta guztiz ere, beste alde batera begira, Europar Batasuna, Espainia barruan dela, ilegalki ari da negoziatzen Marokorekin natur baliabideak (arrantza, fosfatoak...) ustiatzeko.

Bitartean, saharar herriak hor jarraitzen du bi aldetan zatituta egoerari aurre eginez: batzuek euren lurraldean bertan Marokoren okupazio eta errepresio bortitza sufritzen eta, beste batzuek, laguntza humanitarioari esker Aljeriako errefuxiatuen kanpamenduetan bizirauten.

Film: Hijos de las nubes, la última colonia

2024 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea