Haur eta gazte saioak

Hoy no se hace pastel de Chucho (2011)

Hoy no se hace pastel de chuchoVenezuela. Zuzendaritza: Braulio Rodríguez. Ekoizpena: Braulio Rodríguez, Tuki Jencquel / Hekura Films. Gidoia: Braulio Rodríguez, Guillermo Paz. Musika: Alonso Toro. Iraupena: 5 min. Kontaktua: Hekura Films / braulio.prahka@euroanima.net

Karibeko uharte bateko ur kutsatuetan, Chucho arraia harrapatu du Félixek. Hala ere, ihes egitea lortu du Chuchok eta etengabea izango da pertsekuzioa.

Orange ô désespoir (2011)

orange ô désespoirFrantzia. Zuzendaritza: John Banana. Ekoizpena: John Banana / Digital Banana Studio. Gidoia: John Banana. Musika: Anthon Wellsjö. Iraupena: 3 min. Kontaktua: Digital Banana Studio / festival@digitalbananastudio.com

Zer gertatzen da gogogabetuta dagoen laranjatxo batek bere kaxatik irtetea erabakita bizilagunen etxean bukatzen duenean, anana dantzari koadrila alaienean?

Malutatxo(Floquet de neu, 2011)

Desberdinak izateko eskubidea

malutatxoEspainia. Zuzendaritza: Andrés G. Schaer. Ekoizpena: Julio Fernández, Jordi Roigé, Gemma Larrègola / Filmax, Muf Animation, Utopia Global. Gidoia: Amèlia Mora, Albert Val. Argazkia: Sergi Bartrolí. Musika: Zacarías M. de la Riva. Muntaketa: Álex de Molina. Aktoreak: Pere Ponce, Elsa Pataky, Clàudia Abate, Joan Sullà, Rosa Boladeras. Iraupena: 90 min. Kontaktua: Barton Films / Tf.: 94 424 05 59 / bartonfilms@bartonfilms.com / www.bartonfilms.com

Malutatxo, munduko gorila zuri bakarra, Bartzelonako zoora heltzen da. Bere albinismoa dela eta, bisitari guztien begiradak bereganatzen ditu, baina bere gorila kide barriengan arbuioa sortzen du eta hauek ez dute talde barruan onartzen. Barneratzeko asmoz, Iparraldeko Sorginaren bila joango da gorila arrunt baten bilakatu dezan. Bere abenturan zehar Luc de Sac maltzurrak antolatutako hainbat arriskuri aurre egin beharko dio, honek gorila zuria harrapatu eta bihotza kendu nahi dio uste duelako bere sorte txarra betirako desagertuko dela. Malutatxo ez dago bakarrik, ordea, gaizkileari aurre egiterakoan. Ailur panda gorria eta Paula txikia bere lagun minak izango ditu ondoan abentura zoragarri honetan.

Aita, zonbia naiz (2011)

Desberdinak izateko eskubidea

aita, zonbia naizEspainia. Zuzendaritza: Ricardo Ramón, Joan Espinach. Ekoizpena: Joxe Portela, Beñat Beitia / Abra Prod, Dygital Dreams Films. Gidoia: Daniel Torres. Musika: Manel Gil Inglada. Muntaketa: Iván Aledo. Iraupena: 80 min. Kontaktua: Barton Films / Tf.: 94 424 05 59 / bartonfilms@bartonfilms.com / www.bartonfilms.com

Dixie-ren gurasoak duela bost urte dibortziatu ziren, horrek berekin dakarren trauma kontuan hartuta. Hala, nerabe muturbeltz bihurtu da orain eta ihes egin nahi du bizi den mundu gorrotagarri horretatik. Eskolan barre egiten diote bere baitaratuta egoteagatik eta bere itxura gotikoagatik, eta bere lagunik onenak ere ihes egiten dio. Aitak feriara eraman du Dixie hari bizipoz pixka bat emateko. Dixierentzat gauzak izugarri okertu dira, ordea. Ezin du gehiago eta eztanda egin du azkenean. Hil nahian, gaztetxoak basoan barrena egingo du ihes ekaitza gainean duela. Bat-batean, tximista batek zuhaitz bat jo eta bete-betean erori zaio gainean. Esnatzean, hilerri bateko hilobi baten barruan itxita dagoela konturatzen da eta zera bihurtu da… zonbi bat! Gaztea berehala ohartuko da hildako bizidunen arteko bizimodua ez dela hobea. Zorionez edo zoritxarrez, badago modu bat zonbi izateari uzteko eta hilkor zeneko bizimoduari berriro heltzeko.

No tengas miedo (2011)

Abusu sexualak haurtzaroan eta pertsonaren garapena nerabezaroan

no tengas miedoEspainia. Zuzendaritza: Montxo Armendariz. Ekoizpena: Puy Oria / Oria Films. Gidoia: Montxo Armendariz. Argazkia: Álex Catalán. Musika: Manel Gil Inglada. Muntaketa: Fernando Franco. Aktoreak: Michelle Jenner, Lluís Homar, Belén Rueda, Nuria Gago, Rubén Ochandiano. Iraupena: 90 min. Kontaktua: Alta Films / Tf.: 91 542 27 02 / info@ altafilms.com / www.altafilms.com

Silviak oso haurtzaro iluna izan zuen eta markatuta utzi du horrek. 25 urte besterik ez dituela, hartua du erabakia: bizitza berregitea eta lehenaldira lotuta mantentzen duten pertsonei, sentimenduei eta emozioei aurre egitea. Eta zoritxarrari, bere buruari aurre egiteko borroka horretan, pixkanaka joango da dituen beldurrak kontrolatzen eta bere ekintzen jabe den emakume heldu bihurtzen.

Montxo Armendariz eskarmentu handiko zuzendari nafarraren azkeneko filma. Hauek dira egin izan dituen beste film batzuk: 27 horas (1986), Secretos del corazón (1997), Silencio roto (2001) eta Obaba (2005). Bere hitzetan: “Halabehar traumatiko bati aurre egiteko erabaki irmoaren inguruko pelikula da; nork bere etorkizuna eraikitzeko nahiari buruzkoa; bizi garen gizarte honetan behin eta berriro ezikusia egiten zaion errealitate ilun hori pantailan islatzeko premiari buruzkoa”.

2024 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea