Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria

2007an eman zen lehen aldiz Giza Eskubideen Zinemaldia Saria, zinean dihardutenei giza eskubideen alde egin duten lana eta hartua duten konpromisoa aintzatesten duena. Urte hartan Pilar Bardem antzezleari eman zitzaion saria, giza eskubideak, demokrazia eta bakea defendatzen egin duen ibilbideagatik, eta kausa eta kolektibo kalteberenen alde erakutsi izan duen elkartasunagatik eta egin izan duen lanagatik.

Harrezkero, hauek izan dira saritutakoak: Elías Querejeta produktorea, José Luis Borau zinegilea, Goran Paskaljevic zuzendari serbiarra eta Kim Longinotto dokumental egile britainiarra. Haiek guztiak aspalditik ari dira zinearen alorrean giza eskubideak defendatzen.

2012

Iciar Bollain: Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria 2012 Iciar Bollain antzezle eta zuzendari madrildarra, Víctor Ericeren El Sur (1983) filmean estreinako lana egin zuenetik, ia hiru hamarkada daramatza zinearen munduan. Pelikula hauetan egin izan du lan: Malaventura (Manuel Gutiérrez Aragón, 1989), El mejor de los tiempos (Felipe Vega, 1990), Sublet (Chus Gutiérrez, 1991), Tocando fondo (José Luis Cuerda, 1993), Jardines colgantes (Pablo Llorca, 1993) eta Tierra y libertad (Ken Loach, 1994). Ondoren, zuzendari lanari ekin zion aurreneko aldiz 1995ean, Hola, ¿estás sola? filmarekin.

Harrezkero, bai antzezle lanean bai zuzendari lanean aritu da, eta azken honetan beti ibili da oraingo munduaren errealitatetik gertu, inmigrazioaren, indarkeriaren edo gatazka sozialen egoeretara hurbilduz.

Zuzendu izan dituen filmen artean daude: Flores de otro mundo (1999), Espainiako landa mundu latzean galdutako inmigranteen historia; Te doy mis ojos (2003), bere pelikularik arrakastatsuena, emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko historia izugarria; También la lluvia (2010), aurten saio berezi batean proiektatuko dena, eta Bolivian izandako “uraren gerra” deitutakoa kontatzen diguna; eta orain arte azkena, Katmandú, un espejo en el cielo (2011), Nepalen, lankide boluntario katalan baten bizitzara hurbiltzen dena. Lurretik gertu beti, inguruan gertatzen denaren aurrean adi, bere zinearekin mundua pixka bat gehiago hobetzeko ahaleginean.

2011kim longinotto
Kim Longinotto
2010goran paskaljevic
Goran Paskaljevic
2009josé luis borau
José Luis Borau
2008elías querejeta
Elías Querejeta
2007pilar bardem
Pilar Bardem

 

2024 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea