Crónica de una fuga

Israel Adrián Caetano

Argentina. 102 min. 2006.

 

BANATZAILEA
K & S Films

 

HARREMANETARAKO
Tf.: 54 11 48 06 02 72 / www.ks-films.com

Desagertuak Argentinan

Buenos Aires, 1977. Gobernu militarraren zerbitzura dagoen eskuadroi batek Claudio Tamburrini bahitu du, futbol talde bateko atezaina, eta ezkutuko atxiloketa-gune batera eramango du, Seré Etxea deitutakora: Morón auzuneko etxe zahar aristokratiko bat, Buenos Airesko probintzian. Arau arbitrarioek zuzendutako amesgaiztozko giro horretan, galdeketen, jipoien, irainen eta traizioaren erdian, Guillermo eta beste gazte batzuk ezagutuko ditu Claudiok, ahal duten moduan haien halabeharra erabakiko dutenen zain bizi direnak. Lau hilabeteko gatibualdiaren ondoren eta heriotza mehatxuaren pean, Claudiok, Guillermok eta gelako beste bi kidek ("el Vasco" eta "el Gallego") leihoa zabaldu eta goitik behera botako dituzte euren buruak biluztuta eta ekaitzaren erdian. Hantxe hasiko da haien etorkizuna.

2024 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea