Garage Olimpo

Marco Bechis

Italia. 107 min. 1999.

 

HARREMANETARAKO

Desagertuak Argentinan

Buenos Aires diktadura militarrean. María bere ama Dianarekin bizi da, gainbehera datorren eta premiazko konponketak behar dituen etxe handi batean. Gela batzuk alokairuan daude eta horietako batean Félix bizi da, gazte lotsatia, Maríaz maitemindua eta iraganik eta familiarik ez duela dirudiena. Zaintzaile-lanetan aritzen da garaje batean, hori da behintzat esaten duena. Goiz batean, kaleko jantziz doazen soldadu-brigada batek María atxilotuko du bere amaren begien aurrean. Garage Olimpo-ren barrura eramango dute. Herritarren axolagabetasun eta ezjakintasun orokorraren aurrean, militarrek tortura-gune gisa erabiltzen dituzten eremu ugarietako bat da, Buenos Aireseko erdigunean bertan. Tigrek, zentroko arduradunak, galdeketa egiteko bere gizon onenetakoa deitu du. Pertsona hori Félix da, bere maizterra.

2023 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea