Ken Loach
Erresuma Batua-Frantzia-Italia-Espainia-Belgika. 109 min. 2010.
HARREMANETARAKO
2004ko irailean SAS armada britainiarreko indar bereziko kide izateari utzi ostean, Fergusek haurtzaroko lagun Frankie (paraxutista ohia) konbentzituko du Bagdadeko bere eskolta eta segurtasun taldearekin bat egiteko: 10.000 libera hilean, zergarik gabe, gerra gero eta pribatizatuagoan dirua irabazteko bere azken aukera. Elkarrekin, arriskuan jarriko dituzte euren bizitzak, indarkeria, izua eta diru-gosea nagusi eta milioika dolar estatubatuarrez betetako hirian. Frankie 2007ko irailean hilko da Bagdadeko aireportua eta hiriaren “zona berdea” deiturikoa batzen dituen “Route Irish”-en, munduko errepide arriskutsuenean. Liverpoolera itzulita, Fergus atsekabetuak ez du azalpen ofiziala onartuko eta bihotzeko lagunaren heriotzaren inguruko ikerketa propioa abiatuko du.