Parada / The Parade

Srdjan Dragojevic

Serbia-Kroazia-Eslovenia-Mazedonia. 116 min. 2012.

 

HARREMANETARAKO

Sexua aukeratzeko eskubidea

Radmilo eta Mirko gay bikote gaztea dira eta munduko ehunka txokotan erabat zoriontsu izango lirateke... ez, ordea, Serbian. Diskrezioz bizitzen saiatzen dira, herrialdeko gehiengoaren gehiegikeriak jasanez. Mirkok aurten “harrotasunaren desfile” bat antolatu nahi du; oso zaila dirudi, 2001ean egindako azken saiakera odoletan blai amaitu baitzen. Eta egoerak ez du hobera egin orain, desfilea egitekotan, talde neonazi eta nazionalistek beste sarraski bat gertatuko dela mehatxu egin baitute. Egoerak bueltarik ez duela dirudi, baina kasualitatez Lemonekin, bertako ganster batekin, eta haren andregai Pearlekin egingo dute topo. Gerrako beteranoa, nazionalista eta homofoboa da, borroka-arteetan aditua eta segurtasun enpresa baten jabea; paradoxikoki, baliteke Lemon izatea ekitaldia gauzatzeko azken aukera.

2023 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea