Helena Treštíková
Txekiar Errepublika. 101 min. 2015.
BANATZAILEA
Negativ
HARREMANETARAKO
daniel@negativ.cz / www.negativ.cz
“Marcela” (2007), “René” (2008) eta “Katka” (2010) –hainbat urtez jarraitu dituen emakumeen erretratuak– dokumentalen trilogiaren ondoren, Helena Treštíková zinemagile txekiarra, kasu honetan, Mallory-rengana eta azken hamahiru urteetako bere historiara hurbiltzen da. Denbora horretan, zailtasunez betetako bizitza gogor baten ondoren aurrera ateratzen saiatzen da. Bere bizitza erabat aldatuko duen unea bere semearen jaiotza da. Une horretan drogak laga eta kalea –urte askotan bere etxea izan dena– uztea erabakitzen du. Mallory bere iragana ahazten ahalegintzen da eta, aldi berean, gizartean baztertuta bizi den jendeari laguntzen saiatzen da.