Ai Weiwei
Alemania-AEB-Txina. 145 min. 2017.
HARREMANETARAKO
Mundu osoko 65 milioi pertsonak baino gehiagok utzi behar izan dute beren bizilekua goseaz, klima-aldaketaz eta gerraz ihes egiteko, eta Bigarren Mundu Gerratik izan den giza desplazamendurik handiena eragin dute. Dokumental hau Ai Weiwei artista txinatarrak zuzendu du, eta errefuxiatuen krisiaren dimentsioak eta inpaktu sakona erakusten ditu. 23 herrialdetan filmatu da urtebeteko epean, eta mundu osoan hedatzen ari diren larrialdiko giza egoerak erakusten dizkigu. Honako herrialde hauetako egoerak dira: Afganistan, Frantzia, Grezia, Alemania, Irak, Palestina, Italia, Kenya, Mexiko eta Turkia.