Caught in the Net

Barbora Chalupová, Vít Klusák

Txekiar Errepublika. 100 min. 2020.

 

HARREMANETARAKO

Adingabeenganako sexu abusuak sarean

Hiru neska aktore, hiru gela (estudio batean sortuak), 10 egun eta 2.458 harrapari sexual. Interneteko adingabeen abusuari buruzko esperimentu bat. 18 urtetik gorako hiru aktore, gaztetxo itxurarekin (12 urte dituztela ematen dute) profil faltsuekin sartzen dira sare sozialetan. Txateatu eta komunikatu egiten dira haien bila dabiltzan eta haiekin harremanetan jartzen diren adin guztietako gizonekin. Gehienek bideo sexualak eskatzen dizkiete, eta beren zakilen argazkiak edo esteka pornoak bidaltzen dizkiete. Batzuk neskei xantaia egiten ere saiatzen dira. Dokumentalak, azkenik, hiru neska protagonisten eta harrapari horietako batzuen arteko aurrez aurreko topaketa erakusten du. Beren taktikak haien aurka bihurtzen dira pixkanaka, eta ehizaki bihurtzen dira ehiztariak.

2023 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea