Albisteak

Berriak

Giza Eskubideen XI. Zinemaldian parte hartuko duten filmen aurrerapena

Libre te quiero

Astelehena, 2013(e)ko martxoa(r)en 25-(e)an

Jarraian, apirilaren 19tik 26ra egingo den XI. Giza Eskubideen Zinemaldian proiektatuko diren film luze batzuei buruzko informazioa.

Jarraitu irakurtzen

“Alardearen seme-alabak” eta “El método Arrieta” Giza Eskubideen XI. Zinemaldian estreinatuko dira

El método Arrieta

Astelehena, 2013(e)ko martxoa(r)en 25-(e)an

Orreaga Filmak ekoiztetxeko Alardearen seme-alabak eta Moriarti Produkzioak-eko El método Arrieta dokumental gipuzkoarrak apirilaren 19tik 26ra bitarte ospatuko den XI. Giza Eskubideen Zinemaldian emango dira lehen aldiz.

Jarraitu irakurtzen

Goran Paskaljević-en “When Day Breaks” filmak inauguratuko du Giza Eskubideen XI. Zinemaldia apirilaren 19an

When Day Breaks

Astelehena, 2013(e)ko martxoa(r)en 25-(e)an

Goran Paskaljević zuzendari serbiarraren When Day Breaks azken filma izango da ikusgai datorren apirilaren 19an Victoria Eugenia Antzokian Donostiako Giza Eskubideen XI. Zinemaldiaren inaugurazio ekitaldian.

Jarraitu irakurtzen

Zinema saioak ikasleentzat Giza Eskubideen XI. Zinemaldian

Herensugeak

Asteartea, 2013(e)ko martxoa(r)en 19-(e)an

Donostiako Giza Eskubideen XI. Zinemaldiaren jardueren artean, Donostiako Udalak, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen bitartez, eta Donostia Kulturak film sorta baten emanaldia antolatu dute. Luzemetrai hauek Donostiako ikastetxeetako haur eta gazteei zuzenduak daude, eta goizeko saioetan proiektatuko dira.

Jarraitu irakurtzen

Giza Eskubideen XI. Zinemaldiko Gazte Epaimahai bezala parte hartuko duzu?

Gazte Epaimahaia

Astelehena, 2013(e)ko martxoa(r)en 18-(e)an

Apirilaren 19-tik 26-ra arte ospatuko den Donostiako Giza Eskubideen XI. Zinemaldiko Gazte Epaimahaiko kideak aukeratuak izan diren egiaztatu daiteke jada web orrialdearen bidez eta lotura honen bitartez HEMEN sakatuz.

Jarraitu irakurtzen

Amal Ramsisek tailer bat emango du Giza Eskubideen XI. Zinemaldiaren barruan

Nire belaunaldia

Asteazkena, 2013(e)ko martxoa(r)en 13-(e)an

Ganora Filmak elkarteak Nire belaunaldia izeneko Minutuaren Bideoa Edizio Tailerra antolatu du; Amal Ramsis dokumentalista egiptoarrak emango du Giza Eskubideen XI. Zinemaldiaren barruan. Tailerra 2013ko apirilaren 15 eta 18a bitartean izango da Emakumeen Etxean. 20 orduko mintegia izango da, 5 orduko 4 saiotan banatuta, eta doakoa izango da.

Jarraitu irakurtzen

Patricio Guzmánek jasoko du Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria eta mintegi bat emango du Donostian

Patricio Guzmán

Asteazkena, 2013(e)ko martxoa(r)en 13-(e)an

Patricio Guzmán Txileko dokumentalistak jasoko du Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeak eta Donostia Kulturaren bidez Donostiako Udalak antolatutako Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria aurten (apirilak 19-26). Halaber, hirian egingo duen egonaldian, mintegi bat emango du San Telmon (apirilak 23-26), Ganora Filmak elkarteak antolatuta.

Jarraitu irakurtzen

Giza Eskubideen Zinemaldiaren Gazte Epaimahaian izena emateko epea ireki da

Asteartea, 2013(e)ko urtarrila(r)en 29-(e)an

Donostiako Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeak eta Donostia Kulturak antolatutako Giza Eskubideen XI. Zinemaldiaren (apirilaren 19tik 26ra) Gazte Epaimahaian parte hartzeko izena emateko epea ireki da. Datorren martxoaren 17ra arte, aipatutako Epaimahai horretan parte hartzeko interesa duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteek Zinemaldiaren Web-gunean oinarriak aurkitu eta izena emateko aukera izango dute: www.cineyderechoshumanos.com.

Jarraitu irakurtzen

Victoria Eugenia Antzokiaren historia webgune berri batean

Victoria Egueniako historia webean

Osteguna, 2013(e)ko urtarrila(r)en 17-(e)an

Victoria Eugenia Antzokiaren 100 urteko historia jasotzen duen webgune berria aurkeztu dugu. Pasa den uztailean, antzokiaren mendeurrena ospatzeko, antolatu zen erakusketako edukiak webgunerako egokitu ditu Morgancrea ekoiztetxeak.

Jarraitu irakurtzen

Giza Eskubideen XI. Zinemaldian izena emateko epea irekita dagoeneko

Larunbata, 2012(e)ko abendua(r)en 15-(e)an

Gaur, abenduak 15, apirilaren 19tik 26ra arte ospatuko den Giza Eskubideen XI. Zinemaldian film laburrak eta film luzeak inskribatzeko epealdia ireki da. Izena emateko azken eguna otsailaren 15a izango da. Oinarriak eta inskripzioa.

Jarraitu irakurtzen

2024 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostia Eraikitzen
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea