Lesbiana, gay, bisexual eta transexualen (LGBT) eskubideak

Serbian, mundu osoko beste hainbat herrialdeetan bezalaxe, lesbiana, gay, bisexual eta transexualen (LGBT) talde minoritarioen aurkako etengabeko erasoek agerian uzten dute pertsona horien sexu-askatasunerako eskubidea urratzen dela. Kaleetako pintada iraingarri eta mehatxatzaileak zati ikusgarri bat besterik ez dira. Homosexualitatea “normala ez den desbideratzea" dela irakasten da eskoletan, Belgraden talde horiei osasun- eta psikologia-arreta eskaintzen dien SPY elkarteak salatutakoaren arabera. Elizaren antzeko beste erakunde batzuek ere, pertsona horien estigma eta jazarpenean laguntzen dute.

2010ean talde erradikal homofoboen eta Belgradeko Lehen Harrotasun Martxa babesten zuen polizia serbiarraren arteko indarkeriazko liskarren ondoren, Serbiako Gobernuak ospakizuna debekatu egin du behin eta berriz, segurtasun arrazoiak argudiatuta. Oinarrizko eskubideak mehatxatuta dituzten LGBT kolektibo horientzat biltzeko eta askatasunez adierazteko askatasuna aldarrikatzen du martxak. Urraketa hau ez dator bat Serbia Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren eta Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren parte izatearekin, are gutxiago Europar Batasuneko kide bihurtzeko asmoa duenean.

Film: Parada / The Parade

2024 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostia Eraikitzen
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea