Mintegia

ZINEMA DOKUMENTALA PATRICIO GUZMANEN ARABERA

San Telmo Museoa / apirilak 23-26
Ordutegia: 10:00 – 15:00

Ganora Filmak elkarteak Zinema dokumentala Patricio Guzmanen arabera mintegia antolatu du, eta dokumentalgile txiletarrak berak eskainiko du Donostiako Giza Eskubideen XI. Zinemaldiaren barruan. Mintegia apirilaren 23 eta 26 bitartean egingo da, San Telmo Museoko ekitaldi aretoan. 20 orduko mintegia izango da, 5 orduko 4 saiotan banatuta, eta 80€ balioko du.

Film dokumental bat artistikoki sortzearen mamiari helduko dio mintegiak. Horretarako, hainbat obratako zatiak (Europakoak bereziki) erabiliko ditu zuzendariak, baita bere obren zati batzuk ere. Ideia, kontzeptu eta nozio bakoitza irudi eta soinu batekin ilustratzea izango da egilearen xedea. Egilearen hitzetan, “mintegia erabateko murgiltzea izango da, guztion arteko esperientzia, eta ia-ia berehalakoan, idatzi, filmatu eta ekintzara pasatzeko grina eragingo du”. Dokumentalaren generoa maite dutenei (profesionalak eta amateurrak) zuzenduta dago ikastaroa.

Informazio gehiago eta inskripzioa: www.ganorafilmak.com

2024 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostia Eraikitzen
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea