Astelehena, 2013(e)ko azaroa(r)en 11-(e)an
Filmazpit programak, Clermont-Ferrandeko Nazioarteko Film Laburren Zinemaldia eta Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiarekin elkarlanean, emakumeari egun eragiten dioten problema anitzez diharduen film labur bilduma bat aurkeztu du.
Asteazkena, 2013(e)ko maiatza(r)en 08-(e)an
Ondoren Kaleratzeak Stop Gipuzkoa plataformak Giza Eskubideen Zinemaldiaren baitan antolatutako etxebizitza eskubidearen aldeko ArgazKITon Akzio Tailerraren laburpenen esteka batzuk uzten dizkizuegu.
Osteguna, 2013(e)ko maiatza(r)en 02-(e)an
Pasa den ostiralean, apirilak 26, Patricio Guzmánek Giza Eskubideen XI. Zinemaldiaren saria jaso zuen bere ibilbide pertsonal eta profesionala dela eta. Hemen, Victoria Eugenia Antzokian emandako omenaldi-bideoa ikus dezakezue.
Ostirala, 2013(e)ko apirila(r)en 26-(e)an
Jorge Gil Munárriz zuzendariaren El método Arrieta (2013) film Ikusleen Saria irabazi du gaur amaituko den Donostiako Giza Eskubideen XI. Zinemaldian.
Igandea, 2013(e)ko apirila(r)en 21-(e)an
Bihar, apirilak 22, Ibon Casasek bere proiektu soziala, DameTVision, aurkeztuko du. 19:00etan izango da Victoria Eugenia Antzokian, Giza Eskubideen XI. Zinemaldian.
Astelehena, 2013(e)ko apirila(r)en 15-(e)an
Datorren apirilaren 19tik 26ra Victoria Eugenia Antzokian Donostiako Udalak Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen eta Donostia Kulturaren bidez antolatzen duen Giza Eskubideen XI. Zinemaldia ospatuko da. Data horietan, Vitoria Eugenia Antzokiko informazio bulegoan, Zinemaldiaren programazioa, katalogoa eta beste informazioaz gain, ekitaldian parte hartzen duten entitateen informazioa eta material didaktikoa ere eskuragarri egongo da.
Ostirala, 2013(e)ko apirila(r)en 12-(e)an
Datorren ostegunean, apirilak 25, Alardearen seme-alabak filmaren bigarren proiekzio bat egongo da Giza Eskubideen XI. Zinemaldiaren barruan. Izan ere, apirilaren 23ko estreinaldia ikusteko sarrerak dagoeneko agortu dira. Apirilaren 25eko proiekzio hau gaueko 22:30ean izango da, Victoria Eugenia Antzokian. Bigarren proiekzio hau euskaraz izango da eta ez du azpititulurik izango. Sarrerak (4,10 €) salgai dira jada ohiko salmenta puntuetan.
Astelehena, 2013(e)ko apirila(r)en 08-(e)an
Goran Paskaljević zuzendari serbiarraren When Day Breaks azken filma izango da ikusgai datorren apirilaren 19an Victoria Eugenia Antzokian Donostiako Giza Eskubideen XI. Zinemaldiaren inaugurazio ekitaldian. Donostiako Udalak antolatzen du Zinemaldia, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen eta Donostia Kulturaren bidez. Andrés Wood zuzendariaren Violeta se fue a los cielos (2011) film txiletarrak itxiko du, bestalde.
Asteazkena, 2013(e)ko apirila(r)en 03-(e)an
Etxebizitza eskubidearen aldeko argazki akzio tailerra antolatuko du Kaleratzeak Stop Gipuzkoa plataformak. Oriana Eliçabek emango duen tailerra apirilaren 12tik 14ra egingo da, Giza Eskubideen XI. Zinemaldiaren barruan.