Victoria Eugenia Antzokiaren historia webgune berri batean

Victoria Egueniako historia webean

Osteguna, 2013(e)ko urtarrila(r)en 17-(e)an

Victoria Eugenia Antzokiaren 100 urteko historia jasotzen duen webgune berria aurkeztu dugu. Pasa den uztailean, antzokiaren mendeurrena ospatzeko, antolatu zen erakusketako edukiak webgunerako egokitu ditu Morgancrea ekoiztetxeak.

 

 www.victoriaeugenia.eus/100urte webgune berri honek hiru atal nagusi ditu:

- Sare soziala: non izen bereko erakusketa gogoratzen den.

- 100 urte antzokian: garai historiko ezberdinetan antzokian gertatutakoak jasotzen dira. Tartean dokumentu eta argazki zahar bitxi ugari aurki daizteke.

- 100 istorio: antzokiari buruzko beste hainbeste artisten pasadizo, iritzi eta bizipenak aurki daitezke bideo formatuan.

Dokumentazio guztia euskarri digitalean biltdu eta zabaltzearekin, Donostia Kulturak antzokiaren, eta oro har hiriaren, historia zatitxo hau donostiarren eskura jarri nahi izan du. Horretarako, erakusketan bezalaxe,  Kutxa Fundazioaren laguntza izan du.

 Webgunearen aurkezpen bideo hau ere argitaratu dugu:

2022 © copyright
  • San Sebastián Donostia 2016
  • Donostia Eraikitzen
  • Donostiako Udala. Ayuntamiento de San Sebastián
  • donostiakultura.com. San Sebastián: ciudad de la cultura
  • AIETE: Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea